MUSIKA

Euskadiko Soinuak Womex azoka handian

Womex azoka world music edo munduko musikak deritzonean espezializatua dago eta aparteko aukera da Euskal Herriko sustraidun musikak edo sustraiak egungo musikarekin uztartzen dituzten proposamenak aurkezteko.
Euskadiko Soinuak-ek, Euskadin ekoizten den musika zabaltzera eta indartzera bideratutako programak, stand amankomun batekin parte hartuko du bertaratzen diren Euskadiko enpresekin elkartruke zuzenak ahalbidetzeko aukera zabalduz.

Aurtengoan, Baga-Biga, Gaztelupeko Hotsak, Errabal, Syntorama, GinTonic, Txalap.art eta Bidasoa Folk-en ordezkariak hurbilduko dira azokara, baita Euprel, Kultura Live eta Eme sektore elkarteak direnen ordezkariak ere.
Womexen edizio honetara ere Euskadiko Soinuakek promozio materiala eramango du hemengo musika eta musika industriako enpresak ezagutzera emateko.

Euskadiko Soinuak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button