MUSIKA

“Dub Station Bilbao” reggae jaialdia egingo da ostiralean

Dub Station Bilbao reggae eta dub jaialdia seigarren edizioa egingo da ostiralean, azaroak 20, Back Room aretoan, 00:00etatik aurrera.

Reggae eta dub gau bilbotarraren baitan, hauexek bilduko dira oholtzan: Solo Banton eta Classic Wonder Veterans (Britiania Handia eta Jamaika) arituko dira elkarrekin, eta jaialdiko izen nagusiak izango dira. Solo Banton ospe handiko abeslari, ekoizle eta DJ da. Ingelesak hainbat bira egin ditu Europan barrena; ostiralean, Classic Wonder Veterans taldearekin arituko da.

Vloque reggae eta dancehall estiloetan aritzen den bilbotarra da. Bere saioetan, reggae estiloko soinu asko nahasten ditu, grabe potoloak eta sintetizadore oldarkorrak erabiliz.

Charles Cooper Ohion (AEB) jaio zen, eta Bilboko eszenaren baitan, ezagun egiten ari da, hip hop, jazz eta reggae estiloetako hainbat kolektiborekin aritzen baita.

Azkenik, Thunder Clap Sound System Bilboko eta Londreseko musikariek abiatutako egitasmoa da, 2008an eratua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button