BESTELAKOAK

Nontzeberri oporretan zabalik

Urtarriletik aurrera, Nontzeberrik web gunea apaintzen duten argazki eder eta ikusgarriak deskargatzeko aukera izaten du internautak. Orain uztaileko irudi txundigarri guztiak dituzue deskargatzeko moduan.
Estetika ere izan da beti Nontzeberrik kontuan izan duen bere nortasunaren esparrua. Egunero kolorea eta zer hausnartu ematen duen home printzipaleko irudia oso ederra izaten da, eta horrexegatik, argazki horiekin beste modu batean gozatzeko aukera jarri du abian Nontzeberrik urte hasieratik.
Irudi guzti horiek eskura dituzue hemen.

Ezleku bat atalean webgunean agertu diren azken elkarrizketak eta kolaborazioek hausnartzeko bazka luzatuko dizuete. Bertan musika taldeei egindako galderak, eta bestelako kontu interesgarriak topatuko dituzue.

Argazkigela diziplina horri dedikaturiko espazioa da, non bertoko argazkilariei gune bat eskaintzen diegun euren lanak erakusteko. Dozenaka argazkilarik erakusten dituzte egunero beren obrak atal honetan, guztiak dira lan interesgarriak, ikusgarriak eta kitzikagarriak. Begietarako bidaia da.
Argazkigintzarekin loturik ere Argazki Haiku duzue. Bertan irudi bat proposatzen zaizue hamabostean behin, eta irudi horrek internautari iradokitzen diona jartzen da haiku moduan. Poesia eta irudia nahasten dira modu fin batean, bat-batekotasunez, sorkuntzari hegoak emanik.
Diziplina hau ardatz zela Nontzeberrik Argazklik lehiaketa abiarazi zuen, eta bertan Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri web guneak martxan jarritako Rolling Rolak dago ikusgai. Ditugun, asmatzen ditugun eta ezarriak izan zaizkigun rolei buruzko gogoeta egin nahi izan genuen. Generoaz ari garela, bada, maskulino/femenino, ar/eme, gizon/emakume bikote tradizionaletatik harago joatea izan zen asmoa. Genero kontuekin harremanik ez duten zein harremana duten argazkizaleak bildu ziren ekimen honetan.
Milaka argazki dituzue gai honen inguruan, zein baino zein ikusgarriagoa.

Musikak ere bere esparrua du. Kalesound atalean denetarik topatuko duzue. Bertoko talde askoren musikak bildurik daude atal honetan, talde hauekin kontaktatzeko modua, beren biografia eta mp3 formatuko kantak. Musikarik berriena atal honetan duzue eta entzun nahi baduzue nontzeberrik irratia jarri du, bertoko talde hauen lanak entzun ditzazuen.
Eta ez hori bakarrik. Egunero dauden kontzertuen zerrenda ere jarrita dago hor, eta bertan taldeek bidaltzen duten informazio jasotzen da: eguna, non ordua eta abar.
Izen berdinarekin Kalesound lehiaketaren gaineko informazioa duzue. Zeintzuk taldek hartu zuten parte eta zein sari izan ziren. Musika, musika eta musika.

Eta amaitzeko Nontzeberrik bultzaturiko lehiaketekin ere gozamena eskuratuko duzue. Aurten Nontzefilmak 10 abiarazi dugu eta bertan ehunka film dituzue ikusteko. Hala ere aurreko edizioetako lanak ere ikusgai izango dira Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketetan, urte dezentez bizirik mantendu direnak.

Eta azkenik, laster batean abiaraziko dugun Bilblogari lehiketaren webgune baduzue. Joan den urteko lehiaketa ikusteko duzue.
Segi nontzeberrirekin udan!

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button