IKUS-ENTZUN

“Nuevos Cineastas Vascos” zikloa, Madrilen

Gaur bertan abiatuko da Madrilen Nuevos Cineastas Vascos izeneko zikloa hainbat film laburrek osaturiko emanaldiarekin. Ekimena martxoaren 16a arte luzatuko da.

Diogun bezala, zikloa gaur bertan hasiko da, Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día proiektuarekin eta bere barruan dauden zazpi laburrekin: Amatxu maitea (Luis Marías); Caminan (Mikel Rueda); El amigo imaginario (Javier Rebollo); Los ocho pecados capitales  (Sra. Polaroiska, aka Alaitz Arenzana, María Ibarretxe); Misterio en el parque de doña Casilda (Enrique Urbizu); Parpadeos (Imanol Uribe) eta  Zonbi eguna (Pedro Olea).
Egitasmo hori zertan den azaltzeko ere Luis Marías, Mikel Rueda, Javier Rebollo, Sra. Polaroiska, Enrique Urbizu, Pedro Olea eta ZINEBIko zuzendari Ernesto del Río bilduko dira Espainiako hiriburuan.

Datozen egunotan Ander (Roberto Castón, 2009), Izarren argia (Mikel Rueda, 2010), Loreak ( Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2013), La casa Emak Bakia (Óskar Alegría, 2013) eta Amama (Asier Altuna, 2015) filmak ere proiektatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button