MUSIKA

Retribution Gospel Choir-ek Jazpana Fest-en joko du

Beasaingo Jazpana Fest Rural Post Modern Fest musika jaialdia urriaren 25ean eta 26an egingo da, eta antolatzaileek dagoeneko iragarri dute zein taldek joko duten bi egun horietan; pop eta rock independentearen esparruan mugitzen diren taldeak, gehienak.

Aurten nobedadeekin dator. Izan ere, Amerikako Estatu Batuetako ordezkaritza izango da jaialdian: Retribution Gospel Choir, alegia, Low taldeko Alan Sparkhawk musikariaren egitasmoa rock zalea da.
Jaialdiaren arabera, “talde fisikoagoa da hau Eric Pollard bateria-jolea eta Steve Garrington baxu-jolearen alboan (azken hau ere Loweko kidea). Sparkhawkek indar gehiagoz kantatzen du hemen eta baita gitarra jo ere, eta hori nabaritzen da eskaintzen dituzten kontzertuetan”. Retribution Gospel Choir-ek urriaren 26an joko du.

Halaber, ostiralean, urriak 25, Devhon, Layo Raser, L’Hereu Escampa, Triángulo de Amor Bizarro eta Moonpalace DJ izango dira oholtzan. Egun horretan, gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: Skate lehiaketa, Basket lehiaketa eta Argazki rallya.

Larunbateko taldeei dagokienez, ondokoek joko dute: Audience, Grises, John Berkhout, Deckart, Kokoshca, The Suicide Of Western Culture, Grande Days, Wilhelm and the Dancing Animals, Keä eta Fixed Tonight.

Jaialdia doakoa da, debalde!

Informazio gehiago: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button