BESTELAKOAK

Musika eztanda asteburu honetarako

Gaur, Deustuko gazte lokalean K-PUTXA fanzinearen azken zenbakia aurkeztuko dute, eta horretarako kontzertua antolatu dute bertako kideek, 20:00etan, Deustuko gazte lokalean honako taldeekin: Fly Shit (Bergarako hardcore punk ukitu melodikoekin), Hil Aiari (Enkarterritik hardcore rockeroa, ex-Odolaz Blai) eta The Stephen Attack (Bilboko post/hardcore melodikoa).

Bihar, apirilak 28, 22:00etan, Azkoitiako Matadeixen, Jupiter Jon eta Napoka Band taldeen kontzertua. Jupiter Jon Iruneko taldea da. 2011ko azaroan beraien lehen lana kaleratu zuten bIDEhUTS kolektiboaren babesean. Musika zingiratsua, basatia eta kobazulotarra dela diote, Balkanetako haur-kanta, post punk, kantu txinatarra eta kraut musikaren kutsuarekin.
Napoka Band taldeak beste aldetik, esperimentatzen segitzeko beharra du. Napoka Iria taldeak biko formatutik familia handitzea erabaki du. Horretarako hiru lagun eta musikari onak hartu dituzte babesean: Willis Drummond taldeko Rafa eta Felix, eta Andrakan bandako Andoni. Bestelakoa izango da, batez ere, Lehertarazi Edifizioak diskoan jasotako kantu biluziak era elektrikoan ezagutzeko aukera izango delako.

Maiatzaren 1ean, Getariako Gaztetxean, 21:00etan, This Town Need Guns (Oxford, UK) teknika handiko mathrocka. American football edota karate taldeak erreferentetzat hartuta dute behin eta berriz marruskatutako kantu borobilak egiten dituztelako. Hauekin batera, Whilhelm And The Dancing Animals (Iruña, indie folk-punk) zuhaitz luzeetako basoetatik zuzenean animaliak eta eguzkia ekarriz lehen diskoa aurkezten hasiko dira. Eta azkenik, Mantisa (Zarautz. Emo-rock melodikoa)

Beste hitzordu batzuk: Larunbatean, Basauriko Basozelai Gizartetxean, 21:00etan, Ero, Niketz eta Ultimo Dia taldeen kontzertua.
Siniestro Total ere Donostiako Dokan izango dira igandea, eta datorren astelehenean, apirilak 30, Layo Raser eta Napoka Band taldeak zuzenean arituko dira Donostiako areto berean. Bidasoa bailarako Layo Raser taldeak Europa bigarren diskoa aurkeztuko du, punk, rock, hardcore, … progresiboa. Bestalde, Napoka Band taldeak proposamen berria eskainiko du. Monkeyprest eta Despeñaperros larunbatean, Erandioko Sentinel Rock tabernan, 20:30ean.

Jotafuego!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button