LITERATURA

Txakur existentzialista

Harkaitz Canok, Joxemari Lopetegik eta Antton Olariagak Itzal zaunka (Elkar) disko liburu ilustratua kaleratu dute.

Hiru osagai ditu lan ikusgarri honek: marrazkiak, narrazioa eta diskoa. Olariagak 40tik gora marrazki egin ditu, eta Cano horietan oinarritu da narrazio bat idazteko. Azkenik, marrazkiak eta narrazioa kontuan harturik, Lopetegik kanta sorta bat egin du, eta 11 abesti bildu ditu liburuaren barruan datorren disko batean.

Elkar argitaletxearen arabera, “Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute argitalpen hau, Antton Olariagaren marrazkiek, Harkaitz Canoren hitzek eta Jexuxmai Lopetegiren musikaz josia. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Izan ere, lauzango existentzialista honen ahotsa ez da edozein bizangorenaren oso ezberdina. Txakurrak berak esana da: “Je suis un chien existentialiste”.

“Bizangoak eta lauzangoak, bi eratakoak izan daitezke: hitz egiten dutenak eta zaunka egiten dutenak. Egin zenezake zaunka eta hitz egiten duzun itxurak egin. Egin zenezake berba, eta zaunka egiten duzun itxurak egin.
Haien artean etengabe gertatzen zen hori”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button