BESTELAKOAK

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren ekitaldia

Bihar, ekainak 30, Rikardo Arregi Kazetaritza Saria iragarriko dute 11:30ean Andoaingo Bastero Kulturgunean. Andoaingo Udalak 1988an sortu zuen Rikardo Arregi Kazetaritza Saria euskarazko kazetaritza sustatzeko xedearekin. Harrezkeroztik, urtero banatu dute sari hori.

Ondoko hiru atalotan banatzen da saria: XXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria, Kazetari Berria saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia.

Iazko edizioan ondokoak izan ziren saridunak: Goiena Komunikazio Taldeak sari nagusia jaso zuen, Ainhoa Oiartzabalek epaimahaiarena Nork hil zuen Begoña Urroz? erreportajeagatik eta Igone Fernandezek kazetari berriarena Gaztezulon argitaratutako elkarrizketa eta erreportajeengatik.

Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik, halaber, ohorezko aipamena izan zuten eta Erlea aldizkariak berriz, aitormen berezia.

Sariarekin loturiko informazio gehiago andoain.org webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button