IKUS-ENTZUN

Proiektu berriak euskal zinemaren barruan

Euskal zinema industriak aurrera egingo du itxaropenez 2012. urtean.
Aurten, 18 film luze estreinatuko dira, eta hainbat proiektu abian jartzeko asmoa ere badago.
Lan horien sustatzaileak honakoak dira: Abra Prod (Aita, zonbia naiz eta Nemekitepá), Baleuko (Xora eta El pez de los deseos), Idem (La conspiración) ta Barton Films (Aita, zonbia naiz, Xora, El pez de los deseos eta La chispa de la vida).

Badirudi 2012ari baikortasunez begiratzeko arrazoirik badagoela, izan ere, lehen aipatutako ekoizpenez gainera, honako proiektu hauek jarriko dira abian 2012an: La chispa de la vida, Álex de la Iglesiarena; El último magnate, Sincroren dokumentala; Camaradas, Sabin Eguillorrena; Extraterrestre, Nacho Vigalondorena;  Baztan, Camera Obscura, Chaika, 30 años de oscuridad, La guerra secreta, Hiroko y los defensores de Gaia, Kënu,  Luna Llena eta El extraño anfitrión.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button