ARTEA

Gasteizen, Labe Gazte Laborategiko deialdi artistikoak

Labe Gazte Laborategiaren deialdi artistikoetan parte hartzeko deialdia egin dute. “Gaztea bazara eta esku artean proiektu artistikoren bat baldin baduzu, parte har dezakezu.” Proposamen hau gazteen artelanak argitara ateratzeko aukera da, baita hiriko artista gazteak ikusarazteko ere. Parte-hartzaileek Gasteizen bizi, ikasi edo lan egin beharko dute eta 12-30 urte bitartekoak izan behar dira.

Deialdiak proposamen anitzak hartuko ditu artelanen gaiari eta formatuari dagokionez. Hortaz, ez da sorkuntza artistiko baten prozesu bat izango, baizik eta aurkezten den proposamena jada amaituta egon beharko da. Pertsona bakoitzak proposamen bat baino gehiago bidali ahalko du.

Taldean aurkeztutako proposamenak positiboki baloratuko dira. Kasu horretan, taldekide guztien 2/3-ek deialdian eskatzen diren adin-baldintzak bete beharko dituzte.

Deialdiak honako hauek eskainiko ditu: espazioaren doako erabilera, erakusketaren prozesu osoaren jarraipena, eta eremu artistikoetan zabalpena.

Labe Gazte Laborategiko deialdiaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button