MUSIKA

Gaur abiatuko da Bilboko “MusikAuzo” programa

Gaur, hilak 16, Bilboko Udalak MusikAuzo ekimena jarriko du abian hiriko hainbat auzotako kale-agertokietan tokiko talentua publiko zabalari hurbiltzeko. Guztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira programatu dira maiatzean eta ekainean.

MusikAuzok programazioari hasiera emango dion lehen kontzertua gaur berton izango da, 19:30ean, Errekaldeko Kioskoan, Bizkaia Big Band taldearen eskutik. 20 lagunek osatzen dute taldea, eta hainbat estilotako musika modernoa jotzen dute. Bere errepertorioan swingeko kantu klasikoak ez dira faltako, estilo modernoagoekin batera.

Ekainaren 30era arte, honako talde hauek arituko dira: G. G. Project, Bilongo Lt, La Carrocería, Eidabe, Lorelei Green, Baste & Naste, Joshua Edelman & Xabi Arakama, The Hallfnelson, Asier Talanda, Óscar Jareño y El Clan Mestizo, Panpotx, The Binilo ‘s, Ibai García Blues Project, In Bi Gu, Erraiak, Colajets, Pedro Makay, M & A Swing Machine, Malú Garay, Rumbo Paraíso, Triple Zero Band, Vittersweet, Benetan Be, Amann & The Wayward Sonward, La Basu, Triple Zero Band, Arnau & The Honky Tonk Losers, The One eta Behotsik Orkestrak.
Taldeok Bilboko bizilagunei doako kontzertuak eskainiko dizkiete rock-and-roll, folk, blues, reggae eta erritmo latinoak haizatzeko.

Hauekin batera, 13 kalejira egingo dira maiatzaren 17,18, 24, 25 eta 31n eta ekainaren 15, 22, 23 eta 29an, honako musika banda hauekin: Sugarri Show, Udal Txistulari Banda, Kolpez Blai, Rock ‘N Brass, Farándula, Orkresta, Cartoon Brass, Fanfarre Guretzat eta Bihotz Alai Folklore Taldeko Musikariak.

Egun guztietako programazioa: MusikAuzo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button