LITERATURA

Aurtengo Igartza Literatura-Sorkuntzarako Beka prest

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVII. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka antolatzen du. Bekak 10.000 euroko diru-laguntza izango du, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 30era arte izango da zabalik.

Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak. Edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea, eta, aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.

Egileak landu nahi duen kontakizunaren azalpena bidaliko du, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, bai eta idazlanaren lagina edo erakusgarria ere, 15-20 orrialde bitartekoa.
gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua bidaliko dira.

Irati Jimenez Uriarte, Garazi Kamio Anduaga eta Olatz Mitxelena Larreta idazleek osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle  irailaren 15a baino lehen.

Duela gutxi Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra liburuak ikusi du argia, 25. Igartza Beka eskuratu zuena. Lanean badabil, Irati Irizar, azken bekaren irabazlea.

Xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button