BESTELAKOAK

Solastalgia, min berezi hori

Solastalgia Topaketak: Kultura, Kritika eta Lurraldea izenburupeko jardunaldiak egiten ari dira Bizkaiko Artea herrian. Maiatzaren 4an hasi zen ekimena, eta 26ra bitartean lauzatuko da.

Antolatzaileek adierazi dute modu honetan zertan den ekimena:  “Glenn Albrecht filosofoak sortutako hitza da solastalgia, gure inguruko lurraldeari eragindako kalteak sortzen digun egoneza edota krisi existentziala izendatzeko. Min hori gure inguru naturalaren aldaketek dakartena da, baina, horri loturik kultura propioaren galera ere bada, hainbat urtez eta mendez gordetako bizimoduak aldatzeak gure identitatea, pertenentzia sentimendua, bizitzeko zentzua, eta bizitzeko indarra bera galtzea ekarri digu. Min horri izena jarri diogu, behingoz. Solastalgiak balio dezala sendatzeko bidea abiatzeko, gure lurraldearekiko lotura berreskuratzeko, bakardade eta isolamendu egoeratik askatzeko.”

Hementxe duzue egun guztietako programazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button