ESZENA

Kulunka Teatroren “Solitudes”, Victoria Eugenia Antzokian

Larunbatean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Kulunka Teatrok bakardadearen mundua jorratzen duen Solitudes lana eszenaratuko du. Iñaki Rikartek zuzentzen duen emanaldia 20:00etan izango da.

Garbiñe Insausti, José Dault eta Edu Cárcamo dira Solitudes lanean bakardadearen moduez aritzen diren pertsonaiak. Agure alargun bat, semea eta biloba, eta gorputza kalean saltzera behartuta dagoen emakume bat (bere semea aurrera aterako badu) dira obra honetako pertsonaia nagusiak, baina bakoitzak sentitzen du ez dutela ulertzen, eta euren bizitza itxarote huts gisan bizi duten zahar gehienek bezala bizi dute. Baina istorio honen gauzarik harrigarriena da “agureak ez duela etsitzen, ez diela uko egiten bere desiratxoei, eta haiek lortzeko borrokatzen dela, setaz eta duintasunez. Horrek bere ondorioak izango ditu, noski, bai berarentzat eta bai ingurukoentzat”.
Hitzetik haratago doan hizkuntza sortu nahi dute, eta horretarako, keinu-antzerkian oinarritzen dira eta maskarak erabiltzen dituzte poetika bisual handiko mundua sortaraziz.

Garbiñe Insausti hernaniarrak eta Jose Dault zaragozarrak osatzen dute Kulunka Teatro konpainia, eta hau baino lehenago André y Dorine antzezlana egin dute hainbat tokitan, hala nola, Turkian, Nepalen, Dominikar Errepublikan, Ekuadorren, Kolonbian, Argentinan, eta AEBetan. Lan horrek Alzheimer gaitza du ardatz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button