MUSIKA

Zarautzen “Arranopola kontzertuak” gaurtik aurrera

Zarautzen, gaurtik aurrera, Arranopola kontzertuak izeneko egitasmoa jarriko da berriz martxan, eta abuztuaren 25era arte luzatuko da. Astero izango dira emanaldiak, ostegunero zehazki, herri horretako Arrano tabernaren parean jarriko den oholtzan, Musika Plazan. Kontzertuok 20:00etan hasiko dira.

Lehen kontzertua gaur izango da, asteazkena (salbuespena), eta arituko den taldea Alarma Morea izango da. Talde hori Zumarragako hiru emakumek sortutako musika taldea da, eta musikaz gozatzea eta kontzientzia feminista sustatzea dira dituzten helburuak. Estiloari dagokionez, euskal kultura eta rumbak elkartzen dituzte emanaldi akustikoetan.

Datozen kontzertuak honako hauek dituzue: uztailak 14, Mice; uztailak 21, Ithaka; uztailak 28, Rudiger; abuztuak 4, Pig&Kiss; abuztuak 11, Petti; abuztuak 18, Martin de Marte; eta abuztuak 25, Gilda.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button