LITERATURA

Iraganek oraina pitzatzen dute

Maite Gurrutxaga Otamendik, Dejabu panpin laborategiaren Covek nije ptica/Gizona ez da txoria antzezlanean oinarriturik Habiak izeneko komiki interesgarria atera du Txalaparta argitaletxearekin. Desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa biltzen duena

Liburuaren kontrazalean irakurri dugunez, “abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza.

Maite Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu-eman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez.

Hemen duzue egileek eskaini duten elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button