BESTELAKOAK

“MatriTOPaketak” izango dira asteburuan Ziordiko Amarauna zentroan

Nafarroako Ziordian Herri Unibertsitatearen eskutik antolatu diren topaketetan, Matriarkatua Euskal Herrian aztertzea izango da xede asteburuan. Matri TOPaketak ostiral arratsaldez, eta larunbat goiz zein arratsaldez izango dira herri honetako Amarauna Zentroan.

Antolatzaileen esanetan, A. Ortiz-Oses filosofo eta antropologoak El matriarcado vasco es un mito (1983) liburua argitaratu zuenetik, “gaiaren inguruko saiakera guztiak amaitu eta Matri gaia klandestinitatera behartu izan da”.

Hartara, maiatzak 17 eta 18ko Matritopaketa hauetan,  matristika, matrifokal, matrilokal, matrilineal, matrialkar,.. bezalako kontzeptuak  jarri nahi dira erdigunean, geroztik egindako ikerketa guztiak mahai gaineratu, eta mito guzti horien inguruko eztabaida berreskuratu eta sustatzeko asmoz. Era honetan tailerrak, mahai inguruak, zine proiekzio eta solasaldiak antolatu dituzte.

Solasaldi eta mahai inguruetan, hainbat pentsalariren lanak izango dira ‘matri’ gaiaren azterketarako abiapuntu. Hala,  Silvia Federicci, Anne Marie Lagarde, Casilda Rodrigañez, Ana Cachafeiro, Victoria Sendón, Itziar Monasterio edota Anna Boyé ikerlariek egindako lanak aztertuko dituzte, besteak beste.

Matri TOPaketa hauetan parte hartu nahi duenak, aldez aurretik izena eman beharko du. Honetarako eta informazio gehiagorako, hemen: MatriTOPaketak 2019

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu