MUSIKA

Rock uholdea, Azkena Rock Festival jaialdian

Rockzaleek urteroko ezinbesteko hitzordua izango dute asteburuan, hilak 19 eta 20, izan ere, Azkena Rock Festival (ARF) jaialdia egingo da Gasteizen. Antolatzaileek kartel oparoa bezain interesgarri ondu dute oraingoan.

Bada, ostiraleko izar handiena ZZ Top klasikoak izango dira; halere, ezin dira ahaztu ondokoak ere: JD McPherson (soul), Television (New York hiriko klasikoak, 1977ko Marque Moon disko mitikoa joko dute); L7 (emakumez osatutako 90eko urteetako banda piztia); The Dubrovniks (Australiako rock bizia), edo D-Generation (punk rock banda).

Ostiralean, berriz, Mastodon metalzaleak izango dira kartel-buruak. Horiekin batera, hauexek nabarmenduko ditugu: Ocean Color Scene (brit-pop izarrak); Red Fang eta Eagles of Death Metal (metal garaikidea); Off! (AEBetako hardcore-punk eszenako kidez osatutako egitasmoa); Wovenhand (country gotikoa) eta Reigning Sound eta John Paul Keith (soul rock).

Jaialdi erraldoiari lotutako xehetasun guztiak (ordutegiak, sarrerak, kanpatzeko lekuak…): azkenarockfestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button