BESTELAKOAK

Literatura Eskola asteburu honetan abiatuko da

Literatura Eskolaren lehendabiziko hitzordua asteburu honetan (urriak 27) izango da Hendaiako Xaia ostatuan. Bertan, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean, Joseba Sarrionandiak itzuli dituenak izango dira berbagai Aiora Jaka akuilari dela.

Hala, datorren zapatutik 2013ko martxora bitarte, beste zazpi zita literario izango dira Literatura Eskolaren eskutik. Azaroaren 17an, Markos Zapiain filosofoa Txillardegiren inguruan arituko da; abenduaren 15ean, halaber, Karlos Del Olmok euskal itzultzaile aitzindariak jorratuko ditu Oreretan.

Datorren urtean murgilduta, urtarrilaren 19an, Elizabete Manterolak Gure literatura erdaretan gaia landuko du Zarautzen. Otsailaren 16an, Literatura Eskola Gasteizen izango da, eta bertan Amaia Alvarezek Katalina Elizegik eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan gaiaren inguruan arituko da. Otsailaren 16an, halaber, Gotzon Barandiaranek Sorterritik urrun:Migrazioa euskal literaturan izenburuko gaia aztertuko du.

Apirilaren 20an, letren zita Iruñean izango da. Egun horretan Iratxe Retolazak, Itxaro Bordak sorturiko Amaia Ezpeldoi detektibearen gorabeheren inguruan mintzatuko da.

Azkenik, martxoaren 16an, Harkaitz Canok John Cheever idazle estatubatuar interesgaria izango du berbagai Durangon.

Ekitaldi horietara joan nahi baduzue, izena eman ahal duzue www.literaturaeskola.org  webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu