BESTELAKOAK

Martin Ugalde Beka abian

Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, Martin Ugalde Beka deialdia egin dute 2015erako. Beka horrek bi gairen gaineko ikerketa egiteko aukera emango du bi urtetik behin: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera, edota euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egiteko.

2015erako beka deialdiaren gaia Martin Ugalde eta euskal kazetaritza izango da. Bekaren emaitza idatziko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da. Emaitza idatzizko euskarrian izango bada, lanak gutxienez 150 orrialde izan beharko ditu; eta ikus-entzunezkoa bada, lanak gutxienez 30 minutuko iraupena izan beharko du.

Proiektuak aztertzean, puntu hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, iturrien aberastasuna…

Proiektu bakoitzaren egileak honako hauek aurkeztu beha ditu: Egilearen edo egileen curriculum laburra; egin nahi den lanaren azalpena, 4-6 orri bitarteko luzerakoa; eta idazlanaren edo gidoiaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa.

Proiektuak  uztailaren 31ra arte bidal daitezke hona: beka@kulturparkea.eus

Bekaren irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana egiteko, eta lanak 2016ko urriaren 8rako amaituta izan beharko du.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button