ESZENA

"Antartikako lorea" eskainiko du Erre Produkzioak konpainiak

Erre Produkzioak Antartikako lorea antzerki lana eskainiko die haurrei (bost urtetik aurrera) eta familiari Arteria Campos Eliseos aretoan, datorren asteko asteburuan. Ez da talde honek eskainiko duen lan bakarra, izan ere, martxoaren 8an, 11n, 12an eta 13an Lo que ellos ignoran de ellas lana ere oholtzaratuko dute. Biak ala biak, Gorka Minguezek ekoiztu dituen lan bikainak dira eta hainbat euskal antzezlek hartzen dute parte.

Rafa Rueda eta konpainiak soinu banda zuzenean jarriko dion lan honetan ingurugiroarekiko jarrera ezkorrek eta arduragabeek atzera bueltarik gabeko kaos ekologiko batera eraman gaitzakeela erakutsi nahi da. Umeak kontzientziatu nahi ditu era horretan, gure ondasunik preziatuenaren, uraren, erabilpena arduratsua izan behar dela. Ekoizpen talde honek egiten duen bezala, komedia honetan, akzioa, abentura, drama, zientzia-fikzioa, ikus-entzunezkoak, abestiak eta umorea tartekatzen da fineziaz.
Industrializazio garaian kokaturik dagoen ekintza izango du oinarria datorren astean estreinatuko den lan honek.

Galder Perezek idatzi eta zuzendu du obra, non Mitxel Santamaria, Iñaki Urrutia, Alfonso Diez, Gorka Minguez eta Imanol Rodriguez aktoreek parte hartzen duten.

Eta zer ikusiko da obran? Klaus abenturazale gaztea da. Mundu osoan zehar bidaiatzen ibili eta gero etxera bueltatu da. Gure planetan bakarra den oparia ekarri dio bere aitari: Antartikako lorea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button