BESTELAKOAK

Labayru Fundazioak “Ohorezko kide” berriak ditu

Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia egingo du gaur, apirilaren 4an. Aurten, gainera, hiru laguntzaile Ohorezko kide izendatuko ditu: Jesus Eguzkiza, Miren Josune Aristondo, eta Jabier Kaltzakorta.

Jesus Eguzkiza Eguzkik esatari ibilbidea egin izan du, irratian lehenengo eta bikoizle gero. Euskal hizkuntzaren sen apartekoa dauka, adierazkortasuna hizkuntza aberats-gozoarekin janzten duela.
Miren Josune Aristondo irakaskuntzan eta politikan jardun duen emakume aitzindaria dugu. Derioko Seminarioko ikastetxean irakasle ibilitako denboratik izan du lotura Labayrurekin, eta erakundearen babesle handia izan da egon den leku eta ardura guztietan.
Jabier Kaltzakorta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da lanbidez, eta ikertzailea zaletasunez. Bigarren adar horretarako Labayru eta bertako liburutegia ezinbesteko bidelagun izan ditu. Labayrurentzat ere haren lanak ekarpen ederrak dira.

Hiruron irakatsiak eta laguntasuna gogoan hartuta, esker ona bihotz-bihotzez agertzeko, omentzen dituzte gaur.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button