LITERATURA

I. Booktrailer Lehiaketa gazteentzat

Gaumin Argitaletxeak Euskal Herriko I. Booktrailer Lehiaketa antolatu du udazken honetarako. 12-18 urte bitarteko gazteei begira sortu dute lehiaketa, teknologiaren bidez literaturara gertura daitezen.

Booktrailerra liburu bat promozionatzeko bideo labur bat da (30-90 segundokoa). Efektu bisualaren indarrez irakurleak erakartzea du helburu, eta liburua irakurtzeko irrika piztea.

Lehiaketak bi sail izango ditu, DBH 1-2-3 eta DBH 4, Batxilergoa eta Heziketa Profesionala. Sail bakoitzean irabazle bat izango da, eta tabletak, liburu elektronikoak eta liburu sortak jasoko dituzte irabazleek. Jatorriz euskaraz idatzitako edozein libururen booktrailerrak aurkez daitezke: klasikorik klasikoenak nahiz atzo bertan argitaratutakoak; istoriorik ezagunena nahiz ahaztuena.

Bideoak aurkezteko azken eguna azaroaren 22a da.

Informazio guztia hemen bilduta dute Gaumineko antolatzaileek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button