ARTEA

“Argizaiola 2013” argazki sariketari buruzko erakusketa

Batzar Nagusietako erakusketa aretoan ikusgai izango da urriaren 31ra arte ibilbide luzeko Argizaiola argazki sariketari buruzko erakusketa.

Argizaiola sariketaren 33. ediziora aurkeztu diren 201 argazkien arteko onenek osatzen dute erakusketa. Proposamena Euskal Herriko Argazkilaritza Elkarteen Federazioak antolaturiko Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da. Aurten zazpigarren edizioa egiten duen Bilboargazki egitarauaren bitartez, Bilbo argazkigintzaren ardatz bihurtu da hilabetez.

1973. urtean hasi zen Argizaiola sariketa, eta egun hauetako erakusketan argazkigintzaren artearen nondik norakoak ikusi ahalko dira. Lan indibidualak, hainbat estilotakoak, izango dira ikusgai: naturaren eta paisaiaren argazkiak zein gaueko argazkien lilura, pertsonen sena jaso nahi duten argazkiak edo ikusleak beste leku batzuetara eramaten dituzten argazkiak.

Bertan, aurten saria irabazi duen Carlos de Cos, eta bigarren eta hirugarren geratu diren Luis Pontijas eta Miguel Cabezas argazkilariek jarri dituzte euren lanak ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button