BESTELAKOAK

Komikiaren X. Azoka, Iruñean eta Tuteran

Iruñeko Kondestable jauregian, eta irailaren 13tik urriaren 27ra arte, Komikiaren X. Azoka garatuko da. Bertan makina bat erakusketa, lantegi, elkarrizketa eta  mahai-inguru programatu dira komikiaren munduari lotuta. Azokatik gonbidatu dezente ere pasatuko dira: Paco Roca, Max, Sandra Uve, Flavita Banana, Agustin Ferrer Casas, Belatz eta Laura eta Carmen Pacheco ahizpak.

Tiza elkarteak eta Telefonica Fundazioak bideratu dute ekimena, eta azken entitate horrek ere “enkarguak egin dizkie izen handiko irudigile eta istoriogileei, bere arte-ondarearen piezarik hoberenen gainean bertsio libreak egin ditzaten. Besteak beste, Javier Olivares 2015eko Komikiaren Sari Nazionalak eta Santiago Garciak beren ikuspegiak eskainiko dizkigute Joaquin Torres Garciaren Constructivo en blanco y negro TBA (1933) lanaren gainean”.
Tiza elkarteak ere Zart argitaratu du, istorio bilduma ederra. Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak eta Huarte Zentroak 2.000 aleko edizioa finantzatu dute, eta publikazioa doan jaso ahalko da.

Goian aipaturiko artisten erakusketak datozen asteetarako programatu dira, eta bertan lanak sinatuko dituzte. Hala, Paco Roca (irailak 19) Sandra Uve (20), Max (26), Flavita Banana (27), Belatz (urriak), Agustín Ferrer (4) eta Laura eta Carmen Pacheco (11) bilduko dira jardunaldietan.

Erakusketen, tailerren eta bestelako jarduera paraleloen gaineko informazioa guztia, Komikiaren X. Azokan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu