MUSIKA

Piztiak, “U” izeneko diskoa zabaltzeko kontzertuak

Piztiak U lan berri batekin datoz. Diskoak 11 abesti berri ditu, eta Abestietako musika Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena da. Hitzak Txomin, Josu eta Kirmen Uriberenak dira.

Eta zergatik U? Horrela azaldu dute eurek: “1999. urtean Argia eta Itzala (a e i) Tipo Pete estudioetan Jesus gitarra-jole bezala eta Jose Lastra teknikari zela grabatu zuten, gero Zero (o) grabatu zuten leku eta jende berarekin eta 15 urte geroago berriz Jesusekin batu, Tio Pete estudiotara joan eta Lastrarekin disko berria grabatu dute. Lan berriak horregatik du U izena, a e i o u betetzeko”.

Piztiaken etapa desberdinetako eragin ezberdinak batzen dituen lana dela esan daiteke. Kanta batzuk ilunagoak, beste batzuk alaiagoak, country ikutuko abestiak lehenengo aldiz, mandolina eta cabaquinhoa, teklatuen hainbat arreglo….

Piztiak taldean Josu Aranbarri (ahotsak, banjoa, teklatuak, gitarrak eta baxuak), Peio Larrañaga (bateria, teklatuak eta perkusioa), Txomin Uribe (ahotsak, teklatuak eta gitarrak) eta Jesus Galan (gitarrak, baxuak eta teklatuak) daude.

Lehen aurkezpena apirilaren 25an izango da Bilboko Campos Eliseos aretoan. Maiatzaren 1ean, Alegiko Gaztetxean izango dira, 22:30ean,  Desordutan taldearekin batera. Maiatzaren 23an Iruritara doaz, eta ekainean, Ondarroa eta Urretxun egingo dute kontzertua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button