BERTSOTAN

2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, josi eta josi

Urriaren 12an Galdakaon jokatuko den lehenengo saioarekin martxan jarriko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Gaur goizean, Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak, Leire Aragon BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendari ondokoak, Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko presidenteak eta Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Sustapen eragileak  2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute.

Bi urtetik behian burutzen den lehiaketaren aurtengo lema Josi da, “bertso eskolak eta eurek egiten duten lana, bertsozaleak, bertsolariak, belaunaldi ezberdinak, hori guztia josi, eta Bizkaia ere josi, trasmisioa, sustapena eta ikerkuntza atalez atal josi” adierazi du Asier Ibaibarriagak.

Bizkaiko Txapelketak hiru fase edukiko ditu: bost kanporaketa, hiru finalaurreko, eta finala.
Guztira 37 bertsolarik parte hartuko dute Txapelketan., eta azkenik, 2012ko zazpi finalista batuko zaizkie finalaurrekoetan.

Diogun bezala lehen saioa Galdakaon izango da. Bigarrena Gautegiz-Arteagan. Gero etorriko dira Mungia, mallabia eta Zeanuriko saioak.  Ostean, azaroan, hiru finalaurrekoak ailegatuko dira: Etxebarrian, Urdulizen eta Zornotzan. Final handia abenduaren 20an izango da, Bilbao Arenan. Saio guztiak 17:30ean hasiko dira.

Bizkaiko Txapelketako mezua Zihara Enbeita Gardokik idatzi du:

Josi
Mihia da hari, ari da mihia.
Kolpe kolpe kolpeka. Josi ta josi. Josi ta josi. Lehen puntutik azken puntura.
Berba, bizipen, kolore, neurri, sentimentuen milaka txatal alkarri josiz. Puntuz puntu. Puntuka. Bertsoak zelan, elkartea halan.
Ilbana hemen, bordatua han.
Eskuz esku. Apurka handitzen (h)ari dan manta beroa josiz. Sarea josiz.
Josi ta josi, josi ta josi.

Txapelketari buruzko informazio guztia web honetan eskura daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button