BERTSOTAN

Gazteak asteburuko saioetako protagonistak

Arabako Aurtengo gaztetxoen XXIX. Eskolarteko finala jokatu da Aramaioko Kultur Etxean:  Gorbeialdeko taldeko 6 lagun, Lautadako 4 lagun eta Gasteizko 7 lagun. Hiru talde lehian aritu ondoren Gasteizko taldea gailendu da.
Geroago, bat-bateko saioa izan da, eta Gasteizko Hegoi Amabizka, Urko Lafuente eta Samuel Rodriguez, Trebiñuko June Astegieta eta Aramaioko Iraide Onaindia eta Anitz Abarrategi izan dira katuan. Azkenik, Oihane Perea, Irati Anda eta Peru Abarrategik osatutako epaimahaiak erabaki du Euskal Herriko eskolarteko finalean Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia arituko direla. Hitzordua ekainaren 15ean izango da.

Beste aldetik, eta aurreko batean esan genuen bezala, hamabi bertsolari lehiatu dira Xilaba lehiaketan, Baigorrin. Sailkatze saio horren ostean, Itsasun ekainaren 1ean jokatuko den finaleko protagonistak nortzuk izango diren badakigu: Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre.
Saioa, Itsasuko Sanoki gelan izango da goizeko 10:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button