BERTSOTAN

Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?

Bertsozale Elkartearen eskutik, Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan? ikastaroa eskainiko da uztailaren 4an eta 5ean EHUko ikastaroetan, Donostiako Miramar Jauregian.

“Bat-bateko bertsogintza garaikidearen sorkuntza mailako kezkei buruz hausnartzeko eta gogoetak partekatzeko gune izango da. Halaber, botere harremanak bertsolaritzan eta gai libreko bertsogintzaren gakoak azalduko dira. Eta azkenik, edukizko lanketari buruzko hainbat argibide plazaratuko dira bertan”.

Hainbat hitzaldi eta mahai-inguru bat antolatu dira egun horietan. Adibidez, lehen saioan Saioa Alkaizak Diskurtso guztiak errespetagarriak dira? hitzaldia eskainiko du. Maider Arregi gaiak kantatzerakoan dagoen zilegitasunari buruz arituko da. Onintza Enbeitak botere harremanei buruz hitz egingo du. Eta Oihana Arana bertsolaritza ideologikoki lerraturik ote dagoen hausnarketa ekarriko du mahai gainera. Eguna biribiltzeko, lau hizlariek mahai-ingurua osatuko dute, egungo bertsogintzako diskurtso, zilegitasun eta itzalei buruz.

Bigarren egunean Jexux Mari Irazu libreko bertsogintzari buruz arituko da. Alaia Martin eta Imanol Artola izango dira hurrengoak, eta gai-jartzaile autoreari buruzko iritzia emango dute. Aitor Bizkarrak eta Oihana Iguaranek hitzaldi bana eskainiko dute egoera sozio-ekonomikoari kantatzen ote zaion hausnartuz. Azkenik, Oihane Pereak eta Beñat Gaztelumendik  Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa hitzaldiak egingo dituzte.

Ikastaroaren muina edozein bertsozale, bertsolari, aritu zein adituentzat erakargarria izango da.

Egitarau osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button