BESTELAKOAK

Kantua lagun Plateruenean

Kantulagun ekimenean euskal kantutegiko ale ezagunak biziberritzeko eta ez hain ezagunak ezagutu, ikasi eta ahogozatzeko modua eskaini nahi dute; tartean, Bizkaiko kantak. Horretarako, gainera, luxuzko kantuzaleak izango dituzte lagun:antzean kantari, letragile edo musikari ezagun bat izango dute gidari.

"Euskaldunon iruditeria eta ikuskeraren zati handi eta eder bat dago gure kantetan. Euskalduna kantuzalea izan da beti. Horretarako giro aproposaren bila dabilenari, geuk eskainiko diogu modua. Hilean behin, eguenez, batuko gara, kantua lagun!".

Honatx atondu dituzten hitzorduak: urtarrilak 20 ; otsailak 24 osteguna; martxoak 24 osteguna; apirilak 28 osteguna; eta maiatzak 27 ostirala, Kantu Afaria ere egingo dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button