IKUS-ENTZUN

Peter Bogdanovich-en “The Last Picture Show” pantailaratuko dute Bilbon

Bilboko Fas zineklubak emanaldia berezia ondu du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean: Peter Bogdanovich zinegile eta zine-aditu handiak 1971n zuzendutako The Last Picture Show. Iñigo Salinero aktoreak parte hartuko du emanaldian.

The Last Picture Show Peter Bogdanovich zinegile estatubatuarraren gailurra da, film ikusgarria baita, zuri eta beltzean filmatua: “Istorioa, argazkigintza, musika (Hank Williams-en country doinuak) eta aktore gazte (Cybill Shepherd, Timothy Bottoms, Jeff Bridges) eta ez hain gazte (Ben Johnson eta Cloris Leachman oskarizatuak) bikainekin lortu zuen film aparta hau”.

Iñigo Bidetxea kazetariak hauxe idatzi zuen Pop Pilulak fantzinean, Bogdanovichen maisulanaren harira: “Filmaren argudioa zinezkoa da, hortik pantailan ikus daitezkeen pertsonaien sakontasuna. Porrota eta bakardadea agerian. Badago hala ere, erakusten dizkiguten gazteen izaeran edo jokatzeko moduan halako erresistentziarako grina, espetxetik alde egiteko gogoa. Monotoniari ostikada bat emateko desira. Furgonetako sexua, igerilekuko orgia, sexua emakume helduekin, Mexikoko mozkorraldia (erakusten ez den arren, inplizitua da urdangekin izandako irtenaldia)… sexua azaleratu egiten da Anareneko pausu geldoan”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button