BESTELAKOAK

Izan zirenak, direnak eta izango diren emakumeak omentzeko erakusketa, Leioan

Zabaltzen diren leihoak erakusketak ateak zabalduko ditu gaur, urriaren 14an, arratsaldeko 18:00etan Leioako Kultur aretoko erakusketa gelan. Bertan, Leioako emakumeen historia izango da ardatz eta genero ikuspegitik, emakumeen ekarpenak jaso nahi dira.

Halaber, emakumeen ekarpen horiek balioan jartzeaz gain, Leioako udalerriaren identitatearen eraikuntzan emakumeek zenbateko garrantzia  izan duten erakutsi nahi da: nola bizi ziren, edota zer kezka zituzten, besteak beste erakutsiko da bertan.
Ildo horretan, 60ko hamarkadatik gaur egunera udalerriak izan duen bilakaera jaso dute hainbat emakumek egindako testigantzen bitartez,eta lekukotza horiek bizitzako hainbat arloren inguruan egin dituzte: hezkuntza, baserria, enplegua, euskara, politika, kultura, ohiturak…

60 eta 80 urte bitarteko 17 emakumeen lekukotzak  jaso dira erakusketan eta hainbat idatzizko dokumentu, argazki, egunkari, jantzi eta bestelako elementu ere batu dituzte, ahoz ahoko elkarrizketa eta grabazioez gainera.

Leioako Bilgune Feministaren ekimen berria da berau eta azaldu dutenaren harira erakusketa osatzeko emakumeen testigantzetan oinarritu dira gehienbat. Modu horretan, “Leioako emakume guztiei omenaldi bat egin nahi izan diogu: izan zirenei, gaur egun direnei eta izango direnei”, gaineratu dute Bilgune Feministako kideek.

Zabaltzen diren leihoak erakusketa, gaurtik azaroaren 1era arte egongo da zabalik. Erakusketaren ordutegiak eta informazio gehiagorako, sartu Leioako Kultur web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu