MUSIKA

Akauzazteren lehen grabazioa kasetean eta Lisabören "Ezarian" lana biniloan berrargitaratuak

Azkoitiko Akauzazte taldeak 1992 kaleratu zuen estreinako grabazioa, Maite Zaitut, berrargitaratu du Madrileko Afeite el Perro zigiluak. Maketa, gainera, bere jatorrizko formatuan plazaratu berri da, kasetean hain zuzen. Diskoa zigiluak eginiko azal berriarekin estalita dator, baina azpian azal originala ezkutatzen da. Diskoetxearen arabera, lan honek "ukitu maniako eta eskizoidea" dauka.

Taldekideen aburuz, "maketa hau 1992 urteko usteldutako udan aurkituriko tramankulu guztiekin grabatu zen. Bertan, Standa, Psych Out eta Olki Boys taldeen kantuak jasotzen dira (Akauzazte aurreko punk bandak)". Berrargitarapen honen 100 kopia egin dituzte eta bi euroan lor daiteke.

Bestalde, Bidasoaldeko Bidehuts plataformak udazkenera begira argitaratuko dituen diskoank iragarri ditu. Aurretik gurean aipaturikoez gain, tartean, Audience Amerikanuak, eta Txinaurriak(Mikel Laboari Ikasitako Kantuak) bilduma, kolektiboak Lisabören Ezarian lana berrargitaratuko du abenduan: "jatorrizko edizioaren hamargarren urtemugan, jada deskatalogatua zegoen, Ezarian diskoaren berrargitarapena ekarriko dugu abendurako. LPan (CDa barruan izango duelarik) argitaratuko dugu jatorrian Esan Ozenkiren edizioak izandako diseinuari jarraituz. 500 aleko edizio mugatua", azaldu dute Bidehutseko kideek ohar bidez. Disko honen berrargitarapena begi onez ikudiso dute bai Euskal Herriko bai Espainiako zaleek, izan ere, Lisabö talde preziatua baita estatuko indie-rock eszenan.

Azkenik, nabarmentzekoa ere bada, Mursegok, Maite Arroitajauregi txelo jotzaileak, bigarren lana kaleratuko duela Bidehuts zigiluarekin. BI (2), BAT (1) lan arrakastatsuaren jarraipena izango da eta seguru aurrekoak izandako harrera ona izango duela, estreinako lan autoekoitzi hori jada agortuta baitago.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button