BESTELAKOAK

Ikuspegi feminista batetik, Feministaldia

Abenduaren 12tik 18ra bitartean, Plazandreok kolektiboak Donostia 2016 eta Tabakaleraren kolaborazioarekin, kultura feministaren XI. edizioa antolatu du. Gaur hasita, igandera arteko egitarau oparoa antolatu da non #plaza lelopean, hitzaldi, mahai inguru, film emanaldi, dj eta kontzertuak programatu diren.

Jaialdiaren helburua “kultura eta politika garaikidearen adierazpen guztiak ikuspegi feminista batetik lantzea” da. Egitarauaren barruan aipatzekoak dira ekonomia feminista ardatz izango duen mahai ingurua, Silvia Federici eta Amaia P. Orozcoren eskutik; Estatugintza Feministaren inguruko hitzaldiak Jule Goikoetxea eta Onintza Enbeitak emanak edota Christina Rosenvingeren hitzaldia eta kontzertua.

Antolatzaileek adierazi duten bezala, aurtengo leloa #plaza izango da “historikoki emakume zein beste gorputz disidenteei ukatutako gunea izan delako, eta Feministaldiaren oinarrizko helburuetako bat hori berreskuratzea izan delako. Plaza ulertu baitute, “agentzia eta ahalmen leku gisa, eraldaketarako eta aukeraz betetako leku gisa, bertara salto egiteko, hitza hartzeko, egunez zein gauez hartzeko leku gisa, plaza segurua, plaza politikoa”.

Aste honetako egitarau osoa Feministaldiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button