LITERATURA

Ahozko tradiziotik hartutako kontakizunak

Hartu-emanak elkarteak Ahozko Tradiziotik Berreskuratutako Kontakizunen VII. Lehiaketa Literariorako deialdia egin du. VII. Lehiaketa honekin, pertsona nagusiek ahozko tradizioko literaturaren inguruan duten ondare kultural aberatsa jaso nahi da, belaunaldi berriei transmititu ahal izateko.

Lehiaketan pertsona nagusien zein umeen partaidetza onartuko da. Umeek parte hartu ahal izango dute, euren inguruko nagusiengandik ahoz jaso edo transmititutako ipuin edo kondairetan oinarritutako kontakizunekin.

Hiru kategoria hiru daude: 50 urtetik gorako pertsonak; Lehen Hezkuntzako ikasleak; eta DBHn ikasten eta 16 urte baino gutxiago duten ikasleak. Kategoria bakoitzaren barruan, gaztelaniazko eta euskarazko kontakizunen modalitateak daude.

Ipuinek B kategorian 2 eta 4 orriko luzera izan ditzakete; eta A eta C kategoriak 4 edo 6 orri, eta espazio bikoitzean egongo dira mekanografiatuta,

Lanak entregatzeko epea azaroaren 30an bukatuko da. Lehiaketara aurkeztutako lanak hiru kopiatan bidaliko dira honako helbidera: Hartu-emanak Elkartea, Ronda Kalea z/g 3. (ganbara). 48005 Bilbo. Gutunazalean argi adierazi behar da ze kategoriatan parte hartuko den. Beharrezkoa da textua emailen bidez (hartuemanak@euskalnet. net) bidaltzea edota CDan entregatzea.

Informazio osoa hemen dago bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button