ARTEA

Gizakiaren eta zeruaren arteko harremanaz

Irene Zottola argazkilariak Icaro izeneko erakusketa paratu du. Mitologiatik abiatu da emakumeen istorioak eta haien ispilatzeak ikusarazteko. Erakusketa Gasteizeko Amarika Aretoan izango da ikusgai ekainaren 23ra bitartean.

Artistak berak honela azaldu nahi izan du erakusketa: “Giltzapetu zituzten labirintotik ihes egin ahal izateko, Dedalok hegoak eraiki zituen berarentzat eta Ikaro semearentzat. Hegan libre izango lirateke. Ikaro, hegaldia altxatzean, beroegi hurbildu zen eguzkitara, beroak argizaria urtu zuen, hegoak bere atzean lotzen zituena, eta azkenean itsasora erori zen, eta itota hil zen.
Historian zehar harreman bat ezarri da gizakiaren eta zeruaren artean, hegan egiteko nahiaren eta horrek dakarren esanahi fisiko zein sinbolikoaren artean. Horrela, hegaldian elementu kontrario eta osagarrien dinamika bat sortzen da: hegan egiten ikasteko eta, horrela, goratzeko edo lurraren kontra amiltzeko egintzaren itxaropena eta larritasuna,  bizitza eta heriotza.
Hegaztiak pentsamenduaren, irudimenaren eta espirituarekiko harremanen sinboloak dira. Hegalek goratasuna adierazten dute, askapena eta garaipena adierazten dute.
Kalean aurkitutako entziklopedia baten orrien, eleberri baten zatien eta laborategian emultsio likidoz egindako kopien bidez, proiektu honek paralelismo bat ezartzen du hegaztien eta gizakiaren hegaldiaren artean.
Leku batetik bestera joateko hegan egin nahi da, nahiz eta askotan hutsera amiltzen garen Ikaro bezala.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button