BESTELAKOAK

Gipuzkoako museoek edukien bilduma zabala eskaintzen dute

Gipuzkoako Foru Aldundiaren museoek edukien bilduma zabal bat eskaintzen dute beren web orrien bitartez, eta hori aukera paregabea da  haiek etxetik bisitatzeko. Hainbat bilduma iraunkor, erakusketa, artxibo grafiko eta soinuzko, eta ibilbide birtual eskaintzen dituzte.

Eskuragarri dituzue hortaz, Zumalakarregi Museoa, Itsas Museoa eta Igartubeti Baserria. Horiez gain, Gipuzkoa Kultura plataforma digitalaren bitartez eskuragarri daude  beste kontu asko ere: Koldo Mitxelena (Koldo Mitxelenan aurrera eramaten diren kultura-ekintza gehientsuak grabatuta daude, eta eskuragarri, Koldo Mitxelena Zuzenean kanalaren bitartez); Gordailuko ondare bildumen funtsak eskuragarri dauka bereizmen handiko irudiak; Gure Gipuzkoa (ibilbide bat Gipuzkoan barrena, argazki bilduma handi baten bitartez);  Kultur Memoriak, Memorias Urbanas ekimena (Gipuzkoako ondare eta memoria soziokulturalari buruzko edukiak eta lekukotzak); eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu