LITERATURA

Peru Magdalenak “Ametsondoa” liburua kaleratu du

Gaur goizean, Donostiako Elkar aretoan, Peru Magdalenak Ametsondoa (Elkar) liburua aurkeztu du. Liburua zabaldu orduko, erraz ikusiko ditugu liburuaren nondik norakoak. Orriotan “ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak. Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko dituzu orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko”.

Liburuaren barruan honakoaren antzekoak irakurri ahalko dituzue:

HASIERAKO INDARRA

Berdin dio zenbat bidaia egin dituzun, zenbat lan egin duzun, zenbat seme-alaba izan dituzun. Berdin dio zortzi ala laurogeita zortzi urte badituzu, ortozik ala zapata garestiz bazabiltza. Berdin dio gosez zauden, gaur martitzena den, ala maitasuna ulertzen ote duzun. Berdin dio. Hasieran zaude. Beti.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button