ESZENA

“Gala galanta” egingo dute Berria egunkariaren alde

Uztailaren 1ean Gala galanta egingo dute Berria egunkariaren alde Bilboko Pabiloi 6 arte eszenikoen aretoan. Hala, eguerditik hasi eta iluntzera arte hainbat antzezlan ikusi ahalko dira Berria-k abiaturiko Zure ziztada behar dugu kanpainaren baitan.

Eguerdian, Irrien Lagunen Klubak Eguzkiaren Bidaia umeentzako ikuskizuna aurkeztuko du.Iluntzean, berriz, 20:00etatik aurrera, nagusiei zuzenduriko lau ikuskizun izango dira: Morritson eta Gartzia (Jon Urraza); Zentimorik Gabe (Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa); Berri Ikusteko Begiak (Galder Perez eta Ane Zabala), eta Bizitza Titularrik Gabeko Albistea Da (Dejabu/Metrokoadroka). Ander Lipus, halaber, aurkezle lanetan arituko da.

Egitarauren xehetasun guztiak pabellon6.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button