BESTELAKOAK

Frankenstein munstroa, FANT-en laguna

Frankenstein Bilbora etorriko da maiatzean; Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako FANT Beldurrezko Zine Jaialdiaren XX. edizioko kartelaren protagonista izango da. Aurten maiatzaren 9tik 16ra egingo da FANT.

Koldo Serra da aurtengo kartelaren egilea: beldurraren irudi unibertsala berreskuratu du, eta forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek pertsonifikatu zuena. Lan honetarako Koldo Serra bilbotarrak duela hamar urte berak diseinatutako kartela hartu du jatorrizko ideiatzat, urteek nazioartekotasun gehiago eman diona.

Edizio honetako FANTean beste berrikuntza bat dago: LittleSecretFilm zikloa, eta bertan Jordi Costa, Pablo Maqueda, Venga Monjas, David Sainz, Álex Mendibil, Noel Ceballos, John Tones eta Borja Crespo errealizadoreek lan baldintza berezietan egindako lanak proiektatuko dira: Borja Cresporen Neuroworld; Noel Ceballos eta John Tonesen Círculo interno; Pablo Maquedaren #realmovie; Jordi Costaren Detective Deketto; David Sainzen Obra 67, Alex Mendibilen Estado de regresión eta abar.

Bestalde, antolatzaileek gogora ekarri nahi dute datorren martxoaren 15ean FANT XX. edizioan parte hartu nahi duten filmak aurkezteko epea amaitzean dela, eta Nontzefilmak lehiaketan parte hartu nahi dutenak, martxoaren 28ra arte dute epea. Azken hau on-line bidez  animaziozko laburmetraien lehiaketa bat da, gai eta formatu librean, Nontzeberri.com atariak antolatuta eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren babesa du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button