BERTSOTAN

“Xalbador Eguna” asteburu honetan, Urepelen

Xalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen eta ohikoa denz, Fernando Aire Xalbador bertsolariaren figura gogoratuko da beste behin. Aurten, Ximun Ibarra Zubikoa eta Juan Joxe Eizmendi Errezil bertsolariak ere gogoratuko dira.

Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute asteburu honetako ekitaldia, Kalakan taldearen kontzertuarekin hasiko dena. Ohikoa denez, igandean, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dute 09:00etan, eta gero meza nagusia izango da.

Geroago, Zubikoa eta Errezil bertsolariei buruzko mahai-inguru bat antolatu da. Xiberoko kantariak, herri kirolak, eta bertso saioak ere ez dira faltako, eta bertan, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi eta Jose Luis Gorrotxategi bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button