Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da, eta bertan sei bertsolari gaztetxo oholtzaratu dira Durangon: Kelmene Abaitua, Adur Lopez, Izei Nuñez Nahia Ruiz De Arbulo, Naroa Jaio eta Garazi Uriarte. Puntu gehien batu dituena Naroa Jaio izan da.
Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 15ean izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00ean eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.