BESTELAKOAK

“Ezkutuko Ondarea. Emakumeen errealitateak Bizkaian” liburua argitaratu da

Atzo, Bizkaiko Batzar Nagusien hitzaldi aretoan,  Ezkutuko Ondarea. Emakumeen errealitateak Bizkaian liburuaren aurkezpena egin zen.

Bertan,  eta Ondarea, Emakumeen Emaria lelopean, 2018an zehar Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Europako Ondare Jardunaldien barruan gauzatutako ekintzen laburpena publikatu da. “Ekintza hauek Bizkaiko Batzar Nagusien 2017. urtean sinatutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planean islatutako konpromisoarekin bat egin zuten, izan ere adostutako planak Ondare jardunaldiek garatutako ideiarekin bat egiten dute: Emakumeak Bizkaiko historian izandako papera aldarrikatzea, giza arloan, politikan zein arlo ekonomikoan egindako ekarpenak azaleratuz, historiografia tradizionalak isilarazi duena”.

Argitalpenean jardunaldietan burututako ekintza ezberdinei dagozkien testuak bildu dira. Hala, Arantxa Pereda Angulok Bizkaiko Batzar Nagusien  arte bilduman dauden emakume artisten lanak aztertu zituen. Beste aldetik, Jaione Agirre Garcia, Ainara Arranz Nuñez eta  Ainara Martinez Matia  emakumearen ikusezintasun historikoaz aritu ziren. Aingeru Berguices  emakume pandero-joleek Bizkaiko eta Enkarterriko jai giroan izandako presentziaz aritu zen. Mariefi Perez Elexpek  Sopuertako 14 emakumeen bizipenetan oinarritutako memoria historikoaren lana aurkeztu zuen. Azkenik, Jon Irazabal Agirrek 1617. urtean Durangaldean sorginen inguruan emandako pasarte historiko bat aztertu zuen.

Diogun bezala, lan berri honek “gure historiaren gaineko irakurketa kritikoa zabaltzea du helburu, emakumearen presentzia kontuan hartzen duena eta ondorioz errealitatea hobeto islatzen duena”.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button