ESZENA

Sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artista Egoiliarrak” programa, Bilbon

Bilboko Udalak, Bilbaoeszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, arte eszenikoen arloko ikerkuntza eta berrikuntza sustatzen dituen Artista Egoiliarrak programaren aurtengo deialdia egin du. Edizio honetan parte hartu nahi duten konpainiek eta artistek proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 14ra arte dute. Ekimenera Euskadiko artista eta konpainien proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.

Proposamen guztiak aztertu ostean, BilbaoEszenak hiru proiektu artistiko hautatuko ditu. Egonaldietako bat euskaraz garatzeko proiekturik onenarentzat izango da, eta, beste biak, Euskadiko artisten eta konpainien bestelako hizkuntzetako proiektuetarako. Egonaldi hauen gehienezko epea 25 egun izango da eta BilbaoEszenaren lokaletan egingo dira.

Proiektu bakoitzak 4.000 euro hartuko ditu. Aukeratutako kolektiboek eta artistek BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Jaialdiaren barruan lana aurkezteko aukera izango dute geroago.

Laguntzak eskuratu nahi dituzten egonaldi-proiektuak aurkezten dituztenek deialdiaren eskabide orria bete behar dute, behar bezala. Hemen dago orri hori: www.badbilbao.eus

“Programa honen bidez, Bilboko Udalaren xedea da, alde batetik, sorkuntza artistikoa sustatzeko ekimenak bideratzea eta babestea. Eta, bestetik, eremu eszenikoa bektore nagusitzat duten ikerkuntza- eta garapen-prozesuak indartzea, bereziki dramaturgia berriekin zerikusia dutenak. Era berean, sormenerako talentuak hauteman eta atxiki nahi ditu, ekoizpena garatzeko prozesurako sarbidea erraztuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button