MUSIKA

The Grace Of Dionysus, Tannhaüser eta Holy Water taldeak Bilbon

Rock estilo eta jatorri ezberdinetako hiru taldek joko dute bihar Bilborock aretoan, The Grace Of Dionysus, Tannhaüser eta Holy Water bandak, hain zuzen ere.

The Grace Of Dionysus Zumaiako eta Greziako musikariz osaturiko egitasmoa da eta rock klasikoa jorratzen du. Hala, bere doinuetan boogie eta blues estiloen oihartzunak entzun daitezke.

Tannhaüser, berriz, Sevillatik datoz eta ambient estiloko pieza psikodelikoak jotzen dituzte. 70eko hamarkadan Alemaniak egiten zen krautrock estilotik ere edaten dute. Zikloak, patroi errepikapenak eta ziklo amaiezinak dira haien ezaugarri nagusiak.

Azkenik, Holy Water taldeak Lugon du bere operazio basea eta Enrie Records diskoetxe ezagunarekin grabatzen du. Izan ere, zigilu horrekin estatuko hainbat talde independente sonatuk grabatu dute, besteak beste, Niños Mutantes, Nadadora edo Novedades Carminhak. Galiziarrek The Path to Follow izenburuko lana aurkeztuko dute bihar Bilbon. AEBetako rockean iltzaturiko kantuak jotzen dituzte, batzuetan melodiez baliatuta, eta beste batzuetan pasarte gogorragoei helduz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button