BESTELAKOAK

Euskal Kulturaren eguna ospatuko da bihar Bilbon

Abesbatzen kontzertuek, dantza erakustaldiek eta antzerkiak osatuko dute goizeko 11:30etan hasiko den programa. Ordu horretan Buruhandiak eta erraldoiak izango dira kalean, Beti Jai Alai taldearekin, eta baita Gargantua ezaguna ere. Familia osoak gozatu ahal izango du, baita ere, Hortzmuga Teatroa taldearen Zirko Iluna antzerki emanaldiarekin. Zirko Iluna lanak desagertzear dagoen zirku zaharraren historia kontatzen du, bizirik dirauten azken pertsonaien bitartez. Ikuskizunean txotxongiloak, zirkuko ikuskizunak eta ikusleen parte hartze aktiboa nahasten dira.

Aipatutako jarduera horiez gain, euskal dantzak izango dira arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Aiko Taldeak eskainiko duen festan. Musika eta dantza irakasleek osatutako talde horrek dantza egiteko estilo tradizionala eta naturala erakutsi eta zabaldu nahi du.
Euskal Kulturaren Eguna 2010ari amaiera emateko bi abesbatzen emanaldia izango da, Bilbao Argia Otxotea eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza, 20:00etan hasita.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button