ESZENA

Markeliñek “Anomalia Magnetica” obra estreinatuko du Musikairen

Uztailaren 1etik 23ra bitartean, Musikaire Udako Jaialdiak Elorrion izeneko programa egingo dute. Soul Tellers Madrileko soul bandak piztuko du egitaraua ostiralean, uztailak 1. Larunbatean, berriz, Ara Malikian & Fernando Egozcue musikari armeniarra eta argentinarra arituko dira boskote formatuan.

Igandean, kale antzerkiaren txanda izango da, eta egun horretan Markeliñe konpainia euskaldunak Anomalia Magnetica lana estreinatuko du Elorrioko kaleetan. Sandra F. Agirre, Itziar Rekalde, Jon Koldo Vazquez eta Fernando Barado dira aktoreak.

Gaueko obra da Anomalia Magnetica. Ia testurik gabekoa, bisuala, eta elementu poetiko garrantzitsuak erabiltzen ditu. Mezuan bi ardatz jorratzen ditu, batetik, salaketa soziala; eta bestetik, gizabanakoaren aldarrikapena boterearen aurrean.

Markeliñe kale-antzerki taldeak lan orijinalak, irudimen handikoak eta ezustekoz beterikoak gauzatzen ditu, musikaren, argiaren eta agertoki zainduaren bitartez du publikoaren arreta erdiesteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button