BESTELAKOAK

Euskal Irudigileen III. Topaketak

Euskadiko irudigileak urtero batzen dira sektore horrek izan ditzakeen arazoen gainean berba egiteko. Edizio honetan ingurune digital eta egileen eskubideez hitz egingo da.
Lehenbizi Gemma Cortabitartek, kazetaria eta APICeko Gerenteak (Kataluniako Irudigileen Elkarte Profesionala), euskarri berrien agerketa eta erabilpenarekin kreazioaren munduan eskenatoki profesional berriak sortu direla erakutsiko du.
Euskarri berri hauek, eduki digitalak kondizio eta ezaugarri ezberdinetan erreproduzitzeko gai dira.
Irudigilea trebatuta egon beharko da egoera berri honetan, ezaugarri ezberdin eta bereziko enkarguak edukiko dituelako. Liburu digitalak, bideo-jokoak edota internet-ek, merkatu profesional berri bat ireki dute sorkuntzaren arloan.

Etenaldi baten ondoren Javier Gutierrez, abokatua eta VEGAPeko zuzendari nagusia, bere erakundearen aurkezpen bat egingo du eta ondoren inguru digitaleko legegintzari buruz adituko da.

Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button