IKUS-ENTZUN

Emakumezko zinegileen zikloa egingo dute Alondegian

Bilboko Alondegiaren egitarauren baitan dagoen Zinematekan Emakumezko sortzaile garaikideak izeneko zikloa abiatuko dute maiatzaren 2an. Egun horretan, De jueves a domingo (Dominga Sotomayor Castillo, 2012) filma proiektatuko da.

Orotara, Beatriz Navasek aukeratutako 11 film “intimo, analitiko eta sakon” ikusi ahalko dira uztailaren 11a bitarte. Zikloak Europatik, Ekialde Urrunetik, AEBetatik edo Latinoamerikatik datorren emakumezko zinegileen lanaren laburpena izan nahi du.

Filmok, gainera, zirkuitu komertzialetatik at daude: “Emakumeek, beraz, bete-betean enpatizatuko dute zine-areto komertzialenetan askotan eskainitako ikuspegi horretatik urrun dagoen unibertsoarekin”.

Honatx Alondegian iragarri dituen gainerako filmak: Tiny furniture (Lena Dunham, 2010); Joven y alocada (Marialy Rivas, 2012); Girimunho (C. Campolina y H. Marins, Jr., 2011); Tiens-moi droite (Zoé Chantre, 2012); Nana (Valérie Massadian, 2011); Tralas luces (Sandra Sánchez, 2011), eta El Premio (Paula Markovitch, 2011).

Zikloarekin loturiko informazio guztia Alondegiaren webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button