MUSIKA

“VillasoundBilbao” lehiaketako eratze-faserako hautatutako bandak

Ben Santana (Bizkaia), Las Selvas (Bizkaia), Laguna Goons (Bizkaia), Tanzzania (Bizkaia), Alai (Gipuzkoa) eta Txopet (Bizkaia) dira VillaSoundBilbao jaialdiko VSB Mentoring fasean arituko direnak.

VSB Mentoring programaren xedea da “talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatzea, tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez, euren jarduera profesionalizatu ahal dezaten. Hala, bada, aurten, maiatzetik irailera, hautatuek formazio espezializatua jasoko dute produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz edo sustapenaz, besteak beste.”

Prestakuntzaren barruan honako gaiak tratatuko dira: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

Prestakuntzaren ondoren, sei taldeetako bat hautatuko dute VSB Tour hurrengo faserako. Hor  lau kontzertu emango dira azken hiruhilekoan. Itzuliaren xedea da “banden proiekzioa sustatzea eta sinergiak sortzea beste leku batzuetako gazte talde batzuekin, eta, orobat, Bilbotik kanpoko pertsonen talentua proiektatzea”.

Hautatutako 6 bandak osatzen dituzten 15 pertsonen artean, 4 emakumezkoak dira, eta 11 gizonezkoak. Kantutegian erabilitako hizkuntzez den bezainbatean, gaztelania da nagusi, ingelesaren eta euskararen gainetik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button